XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainerako txoriek ere, ahal zutenari gailurra hartu eta behera zetozen ahala, entzuten zuten nork bere abestia, eta lurrera orduko buruz ikasten zuten, beti eta sekulako.

Eguzkia lurraren beste aldeko mugetaraino iritsi zen egunero ohi zuen bidea eginez, eta iluntzen hasi zuen Gaueko Zerua.

Ordurako bakanduak ziren zeruan zirauten txoriak.

Gutxi batzuk, txorien artean indartsu eta kementsuenak: arranoa, mirua, aztorea, saia.

Gauak egunari leku eman arte iraungo zuten hegan, gora eta gora beti.

Biharamun goizean, eguzkiak eguna esnatzeko lehen errainuak piztu zituenean, arranoa geratzen zen hegalari bakar, nagusi eta pausatua, zeruko sabaitik hurbil, bere kemen osoaren jabea.

Eguzkiak bere bidearen erdia egin samarturik zuen, arranoa nekearen dei urruna sentitzen hasi zenean.

Eta iluna gertu zen, begiak garaipenez pizturik, ez bait zuen ikusten beste txoririk zeruan, arrano deneatuak behera ekin zionerako.

Birigarroa, aldiz, lotan egona bait zen hegaldi osoan, luma tartean ezkutaturik, arranoak behera bidea hartu ordukoxe itzarri zen.

Egin zuen, bada, jauzi haren lumapetik eta zeruan gora jarraitu zuen hegada bizian.

Arranoak ikusi zuen birigarroak luma artetik nola aldegin zion, baina begirakune gaizto bat besterik ezin izan zion bota traidore doilorrari, ezin gehiagoraino bait zegoen ahiturik eta leher eginik bere azken hegada hartan.

Birigarroak, ordea, arranoa atzera utzirik, gora eta gora egin zuen.

Berehala iritsi zen zeru zolako zulora * (...).

Zeruko sabaiaren gainetik dena argia da irokiarren mitologian.

Eguzkia zulo bat da sabai horretan; horregatik ageri da argi.